Elkarretaratzea egin dute Tolosako plazan Manu Azkarateri elkartasuna eta babesa adierazteko. Ehun pertsona inguru elkartu dira Tolosako Trianguloa plazan. Elkartutakoek "larritasuna" agertu dute "euroagindu arriskuaren aurrean". Horrez gain, "herri honetan horrelako erasorik" ez dutela onartzen esan dute eta Frantziari zein Espainiari "iraganeko errezetak" utzi eta "zabaldu den egoera berriari arduratsu erantzutea" exijitu diete.