Manu Azkarate tolosarrak Pauko epaitegira joan zen atzo, epaile aurrera deituta baitzegoen, Espainiako Audientzia Nazionalak eskatutako euroaginduaren harira. Atzoko agerraldia, baina, maiatzaren 15era atzeratu dute, Espainiako Audientzia Nazionalak bidali behar zituen paperak ez direlako iritsi. Bestalde, Azkarateren osasunaren inguruan bere abokatuak eraman behar zituen paperak ere ez dira aurkeztu. Horrek guztiak atzeratu du prozesua. Azkarateren egoera salatzeko manifestazioa deituta zegoen atzo arratsalderako Tolosako Trianguloa plazan. Azkarateren senide eta lagunez gain, Gernikako akordioa sinatu zuten alderdiek eta zenbait gizarte eragilek egin zuten deialdia.