Tolosaldeko 15Mren deialdia aste honetarako

tolosa 2012ko martxoaren 13a

Tolosaldeko 15M mugimenduak antolatuta, La Toma filma proiektatuko dute etzi, 19:30ean, Antonio Maria Labaien kultur etxean. 2001. urtean Argentinan bizi izan zena islatzen du fillm dokumentalak, eta globalizazioaren aurkako jarrera erakutsiko du. Ostiralean, berriz, hilak 16, krisiaren inguruko eztabaida egingo dute 19:30ean. LAB, ELA, ESK, CNT, CGT, CCOO eta UGT sindikatuak gonbidatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!