Frisoi, pirenaiko, limusin eta blonda arrazako bigak enkantean jarriko dituzte, bihar

tolosa 2012ko martxoaren 9a

Abeltzaintzaren inguruan dabiltzanak elkartuko dira, bihar, Tolosako Biga Enkantean. 11:00etan hasiko da, ferialekuan, eta erosleentzako diru laguntzak izango dira. Lau arrazatako bigak izango dira enkantean. Alde batetik, ernai dauden frisoiak, eta bestetik, zortzi hilabetetik gorako pirenaiko, limusin eta blondak.

Diru laguntzei dagokionez, frisoi arrazakoentzat 210 euro izango dira. Haragitakoentzat hiru mailatan banatu dituzte: 8-12 hilabete bitartekoentzat, 150 euro; 12-18 hilabete bitartekoentzat, 180 euro; eta 18 hilabetetik gorakoentzat, 210 euro. Lau arrazatako elkarteek antolatu dute enkantea, Tolosako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!