Tolosako udal bulegoak itxita izango dira gaur eta bihar

tolosa 2012ko martxoaren 8a

Tolosako Udalak onartu berria duen lan-egutegia aplikatzearen ondorioz, udal gobernuak jakinarazi du gaur eta bihar, hau da hilaren 8a (Emakumearen Nazioarteko Eguna) eta hilaren 9a, udal bulegoak itxita egongo direla. Egun hauen partez, bere garaian jakinaraziko diren beste horrenbeste egunetan zabalduko dira udal bulegoak.

Egutegi aldaketa horrek ez die nahitaez eragiten beste hainbat zerbitzuei, esaterako, udal euskaltegiari, musika eskolari eta kultur tailerrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!