Tolosako Udalak onartu berria duen lan-egutegia aplikatzearen ondorioz, udal gobernuak jakinarazi du hilaren 8an (Emakumearen Nazioarteko Eguna) eta hilaren 9an, udal bulegoak itxita egongo direla. Egun hauen partez, bere garaian jakinaraziko diren beste horrenbeste egunetan zabalduko dira udal bulegoak.
Egutegi aldaketa horrek ez die nahitaez eragiten beste hainbat zerbitzuei, esaterako, udal euskaltegiari, musika eskolari eta kultur tailerrei.