Otsailaren 4ean egitekoa zen Zuhaitz Eguna, baina izotzagatik ez zen azkenean burutu. Beraz, bihar, larunbata, egingo dituzte ekintzak. Hala, 10:00etatik 13:00etara informazio puntua izango da Gernikako Arbola Lorategian. 11:00etan Tolosako zuhaitzak ezagutzeko paseoa egingo dute. Ondoren, herriko ikasleez lagunduta, 12:00etan zuhaitz landaketa egingo dute Norvegiarren parkean.