Hainbat abantaila eskainiko ditu Topic zentroak, lagunen klubeko txartel berriarekin

tolosa 2012ko otsailaren 28a

Aurrerantzean, Topic zentroaz gozatu nahi duen edonork abantailak izango ditu, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak sortu berri duen Zentroaren Lagunen Klubeko txartelarekin. Lehenik eta behin, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroarekin etengabeko harremana izateko aukera eskainiko diete txartelaren jabeei, eta zentroak antolatzen dituen jardueretan lehentasuna eta deskontuak izango dituztela diote.

Gaur egun, Topic zentrora sartu nahi duten guztiek sarrera eskuratu behar izaten dute. Topic zentroaren lagunen klubeko txartelarekin, ordea, museoan doan sartu ahal izango dira erabiltzaileak.  Bide beretik, zentroak hiru hilabetez behin aldatzen dituen erakusketen inaugurazioetarako gonbidapenak ere jasoko dituzte txartel berriaren jabeek. Topic-en lagunen zentroko txartelak, ordea, museoaz kanpoko jardueretarako ere erraztasunak eta abantailak eskaintzea du helburu. Horrela, Tolosako Ekinbide Etxeak antolatzen dituen ikuskizunetan prezio murriztuak izango dituzte zentroaren txartela dutenek. Era berean, Topic zentroko tailer guztietan, nahiz Tolosako Ekinbide Etxeak antolatutakoetan, %20ko beherapena egingo diete. Azkenik, txartelaren jabeek %10eko beherapena izango dute Topic zentroko dendan, eta beste %10eko beherapena zentroak egin daitezkeen urtebetetze ospakizunetan ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!