Goi Mailako Institutuaren ikastaroak, astelehenean

Ataria 2012ko otsailaren 24a

Tolosaldea Goi Mailako Lanbide Heziketa Institutuaren Aplikazio informatikoak testuak tratatzeko (Word) eta Fagor CNC fresatzeko makinaren prestaketa eta programazioa ikastaroak astelehenean hasiko dira. Langileentzat zuzenduta daude eta doan dira. Izen ematea, ikastetxean, 943 65 11 47 zenbakian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!