Gaur goizean Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu, bat Andoainen eta Tolosan, bestea. ETArekin lotuta Juan Ignacio Otaño eta Iñaki Igerategi dira atxilotuak, eta miaketekin amaitu ostean, Madrilera eraman dituzte. Tentsio uneak bizi izan dira hainbat lagunek Guardia Zibilaren furgoneta jo eta horrek sakabanatu dituenean.