Karrozez eta konpartsez beteko dira Tolosako kaleak

tolosa 2012ko otsailaren 19a

Dianak esnatuko ditu gaur tolosarrak, eta ohetik altxa, mozorroa jantzi eta kalera ateratzeko eskatuko die. Inauteriak baitira Tolosan! Gaur da egun handietako bat, Zaldunita. Irudimenaren, kolorearen eta umorearen erakusleiho bihurtuko dira Tolosako kaleak.

Hain zuzen ere, 308 karroza eta konpartsa ariko dira kalez kale parodiak eta dantzak egiten. Karrozei dagokienez, 15 izango dira aurtengoan. Horiek bi taldetan banatuta aterako dira, batzuek geltoki zaharretik, eta besteak Gorriti aldetik. 11:00etarako kalean izango dira herritarrei irribarrea ateratzeko helburuarekin ikuskizunak eskainiz.

Sokamuturra eta txarangak

Goiza osatzeko, txistulari bandak Dianaren ostean kalejira egingo du Inauterietako Zortzikoa joz. Hauek txarangei pasako die lekukoa, eta karrozak kalera irtetearekin batera, sokamuturra ere izango da Plaza Berrian.

Dantzaldia eta zezenak

Arratsaldean ere txistularien eta txarangen doinuak izango dira entzungai. Horrez gain, zezen festa izango da zezen plazan. Iluntzean, Berdura plazara mugituko da festa, bertan dantzaldia izango baita txarangen doinuen erritmora. Eta gauean ere horiek izango dira giroa alaituko dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!