Tolosako azoka indartzeko webgunearen eta informazio liburuxka eta panelen aurkezpena egin dute Tolosako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolomendik eta azokan izaten diren baserritarrek. Bertako produktuak eta garaian garaikoak kontsumitzeko deia egin dute, eta mezu hori zabaltzeko euskarri berri horiek aurkeztu dituzte. Hala, www.tolosakoazoka.com webgunea martxan jarri dute eta bertan hainbat informazio izango da: ekoizleak, produktuak, errezetak, azoka bereziei buruzko informazioa... Bestalde, bi liburuxka argitaratu dituzte, bat Zerkausikoa eta bestea Berdura plazakoa. Horrez gain, aipatutako gune bakoitzean bi panel jarriko dituzte azoka izaten denean.