Udaletxeko bulegoak itxi egingo dira datorren Ostegun Gizenean 12:00etatik aurrera, hurrengo ostegunean, hilak 23, berriz ere ateak zabaldu arte, Tolosako Udalak jakinarazi duenez. Bitarte horretan, udaltzaingoak lanean jarraituko du, inauterietan ohikoak diren zerbitzuez gain, larrialdiei bidezko erantzuna ematen. Larrialdietarako 943 67 58 58 telefono zenbakira deitu ahalko da.