Tolosako merkatarien elkartearen Gabonetako zozketako lehen saria banatu dute gaur Arregi lore dendan. Hirugarren zenbakiak, hau da, 81.620 zenbakiak jaso du saria. Lehen biak ez dira agertu. Ondorioz, Iñigo Gurrutxagak eskuratu du bidaia bat egiteko 2.000 euroko balioa duen txartela.Olaberriara joan da saria.
Tolosako Merkatarien elkarteak, Tolosara, eskualdekoez gain kanpotik ere etortzen direla erosketak egitera azpimarratu nahi izan dute. Horren seinale da sari nagusia Goierrira joan dela. Eta lehen bi zenbakiak ez agertu izana ere, "eskualdeaz kanpokoak" izatea izan daitekeela adierazi dute.