Et Incarnatus Orkestra Antony Hegartyrekin ariko da Jazzaldian

tolosa 2012ko otsailaren 10a

Tolosa Migel Zeberio tolosarrak zuzentzen duen Et Incarnatus orkestra Jazzaldian izango dela jakinarazi dute jaialdi donostiarreko arduradunek. Taula gainean berrogei musika tresna inguru bilduko dira, baina ez dira bakarrik egongo, izan ere, Ingalaterran jaio eta New Yorken (AEB) bizi den Antony Hegarty kantaria izango dute bidelagun. Jazzaldiko arduradunek ez dute zein egunetan joko duten zehaztu, baina bai jaialdia uztailaren 19an hasi eta 23an amaituko dela. Orkestrak eta kantariak Cut the World emanaldia eskainiko dute. Bertan Antony Hegartyren lau diskoetako kantuak eskainiko dituzte, eta Nico Muhlik, Rob Moosek eta Maxim Mostonek egindako konponketa sinfonikoez jantzita kantatuko ditu. Ikuskizun handia izango dela aurreratu dute Jazzaldiko arduradunek, eta taula gainean argi bereziak eta diseinu berritzailea ikusi ahal izango direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!