Trenbide azpiegituren kudeatzaile Adif-ek amaitu ditu jada, Tolosatik Brinkolara bitarteko trenbideetako eraberritze lanak. Guztira, 784.000 euroko kostua izan dute lanek Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez: "Madril eta Hendaia bitarteko trenbidearen kalitatea bermatzen du obrak".