Gaur 16:30ean Asentxio Ondarzabal omenduko dute Tolosako kanposantuan. Ondarzabal atzo hil zen 77 urte zituela eta aski ezaguna da kultur eragile eta euskaltzale bezala egindako lanarengatik. Ondarzabal Hernanin jaio zen, baina Tolosan bizi zen . Laskorain ikastolaren sortzaileetako bat izan zen 1967an, Antonio Labaien, Juan Garmendia, Jose Uria eta beste hainbat gurasorekin batera, euskal kultur asteen sustatzailea izan zen, Erein argitaletxeko sartzaile bat izan zen eta abar.