Giro polita San Blas auzoan

tolosa 2012ko otsailaren 4a

Hirugarren eguna izan dute gaur Tolosako San Blas auzoko jaiek. Goiza gaztetxoei zuzendurikoa izan da, eurentzako jolasak antolatu baitituzte. Horien artean, sokatira saioak izan dira auzora gerturatu diren gazteen artean. Gurasoek euren txikien ahaleginari so eginez ederki pasa dute. Arratsalde eta iluntzean, berriz, helduentzako txanda izan da, toka probarekin, eta disko festarekin.

Bihar izango da festetako azken eguna. Goizeko dianak egingo du festarako gonbita, eta elizkizunaren ondoren, Amarozko dantza taldearen saioa izango da. Eguerdian aizkolarien proba eta bertso saioaz gozatzeko aukera izango da. Arratsaldean ere bertsotan ariko dira Peñagarikano eta Mendiluze, eta jaiak amaitzeko Elustondo anai-arreben doinuak izango dira entzungai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!