Tolosako Udaleko eta ikastetxeetako ordezkariak Cardiffera joango dira

tolosa 2012ko otsailaren 3a

Tolosako Udaleko Hizkuntza Politika eta Hezkuntza saileko Iñaki Irazabalbeitia, Cardiffera (Gales) joango da datorren asteartean, Laskorain ikastolako, Orixe institutuko eta Hirukide ikastetxeko ordezkariekin batera; Lasarteko Berritzeguneko hiru irakasle ere eurekin izango dira. Udala Cardiffeko udalarekin burutzen ari den Comenius Regio elkarlanaren harira, urrats bat gehiago emateko asmoz egingo dute bidaia.

Besteak beste, orain arte egindako lana ebaluatuko dute, eta aurrerantzean eman beharreko pausoak ere zehaztuko dituzte. Lan bilerak egiteaz gain, ordea, hainbat eskola ere bisitatuko dituzte, bertan galesaren bidezko irakaskuntza nahiz atzerriko hizkuntzen irakaskuntza nola lantzen dituzten ikusteko. Hil honen amaiera aldera, Cardiffeko ordezkariak etorriko dira Tolosara.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!