Zuhaitz eguneko sentsibilizazio jarduerak bertan behera geratuko dira

tolosa 2012ko otsailaren 3a

Bihar izango da Zuhaitz eguna, eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin aurreikusita zeuden sentsibilizazio jarduerak bertan behera geratu dira, "botatako elurragatik eta dagoen izotzagatik", ezin izango baitira zuhaitzak eta landareak landatu. Tolosako Ingurumen Zentroak jakinarazi duenez, Inauterien ondoren burutuko dituzte jarduera hauek.

Azoka berezia, berriz, aurreikusita bezala egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!