Lapurretak izan dira Tolosan asteartetik asteazkenerako gauean

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko otsailaren 2a

Asteartetik asteazkenerako gauean hiru lapurreta izan ziren Tolosan, horietako bat Tolosaldeko eta Leitzaldeko  Hitzako egoitzan. Egunkarian sartzeko ateko kristala puskatu zuten.

Iturri ofizialek esandakoaren arabera, hala ere, ez zen lapurreta bakarra izan, izan ere, beste bi tokitan ere lapurtu dute; Berazubiko estadioan, eta Zabalarreta parkeko behealde batean. Hiruetan ateko kristala puskatuta sartu ziren lapurtzera. Ertzaintzak, oraindik, ez du datu gehiagorik, eta lapurretak ikertzen ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!