Nafarroa Garaiko ikastolak, lurraldearen hegoaldean daudenak batez ere, finantzazio baliabideei dagokienez egoera oso larrian daude, ateak ixteko zorian. Lodosako ikastola da egoera da adierazgarriena, eta hori dela eta, Laskorain Ikastolak elkartasuna adieraziko dio, bihar.
09:45ean giza katea egingo dute Sakramentinoetatik hasi eta Usabalera. Laskorain Ikastolak bat egin nahi du Lodosako ikastolarekin, eta dirua biltzea dute helburu. Lodosako ikastolaren aldeko mezuak eramango dituzte, eta baita zapi gorriak ere.
Ondoren, Usabalen, txistor pintxoak eta freskagarriak salduko dituzte. Jarraian, Sakramentinoetako patioan, bildutako txanponak ilaran jarriz irudimenezko bidea osatuko dute, hau da, Tolosatik Lodosarakoa. Arratsaldean, euro baten truke txokolate beroa banatuko dute.