Berazubi estadioa eraberritzeko lanak laster hasiko dira, eta Tolosako Udalak emakumezkoen errealitateak egitasmoari eman diezazkioken ñabardurak ezagutu nahi izan ditu. Iñaki Etxeberria arkitektoari esleitu berri zaion proiektua bizilagunei nahiz Berazubirekin zerikusia duten eragile guztiei aurkeztu zieten, baina pasa den urtarrilaren 18an, emakume kirolariei bereziki zuzenduriko deialdia luzatu zuten berdintasun eta kirol sailek.
Bilerak ez zuen arrakasta handiegirik izan Arantxa Estanga kirol teknikariak azaldu duenez, baina baliteke Tolosako Udalak beste hitzordu bat jartzea, eraberritze egitasmoa idazketa fasean dagoen honetan.