Mugen Gainetik gobernuz kanpoko elkarteak solasaldia antolatu du gaurko, Tolosako kultur etxean. Boliviako eta Peruko emakume baserritarrek bere esperientziak azalduko dituzte, 19:30ean hasiko duten ekitaldian.
Bi baserritarrek parte hartuko dute: Patricia Bustamente boliviarrak, Cecasem zentroko lehendakariak, eta Blanca Guisgueda fruta ekoizle peruarrak. Biek baserritar elkarteetan lan egiten dute, eta tokiko garapena eta genero ikuspegia lantzen dituzte euren jardunetan. Mugen Gainetik elkartearen helburua, solasaldia antolatzerakoan, emakume baserritar horiek bere esperintzien eta lan egiteko moduen berri ematea da.