Tolosako txotxongiloen nazioarteko museoak, Topic-ek, urteko museo europarra izateko izendapena jaso berri du. Epaimahaiaren erabakia datorren maiatzean jakinaraziko dute, Portugalen.
2011. urtean, Topic-ek 14.000 bisitari baino gehiago jaso zituen, eta Colorínen erakusketa aipagarrienetakoa izan da. Era berean, txotxongiloen zentroak antolatutako tailer eta ikastaroak.