Rondilla kalea itxita egongo da, igandean

tolosa 2012ko urtarrilaren 20a

Ero Etxe krosa dela eta, Tolosako Rondilla kalea itxita egongo da, igandean, 10:00etatik 14:00etara. Ibilbide luzeko autobusen Rondilla 34ko geltokia, Santa Clarara aldatu dute. Eta TSST autobusak, berriz, Amarotzetik sartuko dira Tolosara, eta geldialdiak zezen plazan, Nafarroa etorbidean, Jon Andoni Irazustan eta Larramendin egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!