Tolosako Udala 'Bizikidetza eta Giza eskubideen udal plana' garatzeko azterketa bat egiten ari da

tolosa 2012ko urtarrilaren 19a

Bakeola Fundazioarekin elkarlanean, Tolosako Bizikidetza eta Giza eskubideen udal plana garatzeko lanean ari da udala. Helbururik behinena, herriko eragile politikoen, hezkuntza arduradunen eta gizarte eragileen iritziak jasotzea da, gaur egungo premia nagusiak ezagutuz proposamenak aurkezteko.

Azterketaren lehen atalean, aipaturiko eragileei elkarrizketak egin dizkiete, eta orain lan taldeak eratzen ari dira, azterketaren bigarren atalarekin hasteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!