Txolarre irratiaren aldeko bertso doinuak

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urtarrilaren 20a

Beste urte betez, Txolarre irratiak bertso saioa antolatu du Tolosako Leidor aretoan.

Azken urteotan antolatzaileek punta-puntako bertsolariak gonbidatu izn dituzte Tolosako saiora, eta bihar ere hala izango da. Izan ere, Jexux Mari Irazu, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia eta Aitor Sarriegi ariko dira kantuan, Amaia Agirre bertsolari billabonatarrak jarritako gaiei erantzunez.

Bihar izango da jaialdia, 18:00etan Leidorren, eta sarrerak salgai daude Denak, Raku, Orbela eta Kantabriko tabernetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!