Astunera irteera antolatu du Oargi mendi elkarteak, datorren astebururako

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urtarrilaren 19a

Oargi mendi elkarteak Astun-go eskigunera irteera antolatu du, datorren urtarrilaren 28 eta 29rako. Hasiera batean Gurette-ra joatekoak ziren arren, aldatu egin dute txangoa.

Urtarrilaren 27an, 19:00ak inguruan irtengo dira Tolosatik, eta eskiatzera joan nahi dutenek 152 euro ordiandu beharko dituzte; diru honekin, forfaita eta asegurua, autobusa, eta Jacako egonaldia ordainduko dituzte. Aipatzekoa da, 21 urtetik beherako gazteek 25 euroko deskontua izango dutela.

Izena eman nahi dutenek, 100 euro sartu beharko dituzte Caja Laboral-Euskadiko Kutxako ondorenko kontu korrontean: 3035 0028 11 0281141038. Izen-abizenak azaldu beharko dituzte diru-sarrerarekin batera, eta oargimendi@gmail.com helbide elektronikora e-posta bat idatzi beharko dute jarraian. Datorren astelehena izango da izena emateko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!