Smartphone-ak eguneroko bizitzarako «ezinbesteko tresna» bilakatu direla eta, Tolosaldean Ikastn-ek Mugikorrak eta Smartphone-ak: Industriara gerturatzea, joerak eta marketing-a izeneko ikastaroa antolatu du.
Telefono mugikorren munduan azken urteotan gertatu den iraultza etabilakaera azalduz, sektore honetako joerak azalduko dituzte tailerrean, honek guztiak marketing-erako izan ditzakeen erabilerak zehaztuz. Horrela beraz, antolatzaileek ikastaroa garatzen ikasteko tailer teknikoa ez dela izango nabarmendu dute; «industria honi lotutako galdekizunak aztertzeko espazioa» izango dela diote.
Ikastaroan edozein herritarri zuzendua da, eta bereziki, enpresariei, udal teknikariei, ekintzaileei, marketing arduradunei, merkatariei, irakasleei, turismo agentziei, elkarteei nahiz publizitate edo web agentziei.
Ikastaroa 25 ordukoa izango da, Tolosan, eta saioak asteartetan izango dira, 19:00etatik 21:00etara bitarte; otsailaren 28an hasi, eta martxoaren 27an amaituko da tailerra. Gaztelera erabiliko dute ikastaroan, eta amaitzen dutenei ziurtagiria banatuko diete.
Izena emateko epea urtarrilaren 23an hasiko da, eta 25 euroko ordaindu beharko dituzte parte hartzaileek. Informazio gehiagorako, 615 77 56 78 telefonora dei daiteke, edo info@ikastn.com helbidera idatzi.