Emakume kirolariak Berazubiko eraberritze proiektuaren inguruan ariko dira bihar

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urtarrilaren 17a

Tolosako emakume kirolariek beren iritzia islatu nahi dute, Berazubi estadioaren eraberritze lanen inguruan esleitu berri den proiektuaren inguruan: "Genero ikuspegia, Tolosako Udalaren egitasmo desberdinak zeharkatuko dituen ezinbesteko baloreetako bat dela azpimarratuz, Berazubi estadioko birmoldaketa proiektuaren erredakzioa esleitu berria den une honetan, emakume kirolarien ahotsek beren isla izatea nahi genuke".

Hau dela eta, bilera deialdia egin dute biharko; arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko 4.solairuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!