Aurten Ero Etxe elkartearen XXV. Krosa izango da, eta horren harira hainbat ekitaldi izango dituzte. Tartean larunbateko txotxongilo saioa, eta igandean egindako mendi ibilaldia eta ondorengo hamaiketakoa. Datorren igandean izango da krosa, Tolosako kaleetan zehar. Ero Etxe elkartetik izena ikastetxeetan emateko gomendioa luzatu dute. Krosaren aurretik beste ekitaldi batzuk izango dira. Esaterako, kultur etxean jarri duten argazki eta bideo erakusketa. Arratsaldean dago irekita, 17:30etik aurrera.