Batel txapelketa Orian

Ataria 2012ko urtarrilaren 17a

Federazio Trofeoa jokatu zen iragan larunbatean Oriako uretan. 60 batel inguruk hartu zuten parte arraun lehiaketa honetan. Etorkizuneko mailan, Tolosaldea Arraun Klubekoak lehen postuan gelditu ziren, D taldekoak. Infantiletan TAKekoek lehen bi postuak eskuratu zituzten, eta kadeteetan Ibaikak irabazi zuen estropada. Hauen atzetik, bigarren postuan, Zarautz sailkatu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!