Mugitu Mugimenduaren Zigilatze kanpainaren barruan, Tolosako Trianguloan gaur, euroko billeteak AHTaren aurkako mezuarekin zigilatu dituzte. 2010eko ekainean hasi zuten, hain zuzen, Zigilatze kanpaina eta orduztik euroko billete askotan ikusi daiteke 'AHT-TAV 4.790 euro/pertsona STOP' mezua. "Mezua billeteetan idatziz AHTaren aurkako salaketa eskuz esku joatea nahi dugu. Diru xahuketaren salaketa garrantzitsua da orain ere, eta gero eta gehiago. Billete idatziak urruti heldu direla jakiten dugu noizean behin", azaldu dute Mugitu Mundimenduko kideek.