Azpiegitura lan handiak geldiarazteko ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte

tolosa 2012ko urtarrilaren 9a

Datorren astean azpiegitura lan handien inguruko hiru ekitaldi izango dira, Tolosan. Gipuzkoan hainbat proiektu erasokorren aurka aritzen diren herri mugimendu elkartu egin dira: «Azpiegitura lan handiak geldiarazteko eta jendarte eredua aldatzeko», jarri dituzte abian. Hori dela eta, Gipuzkoako zonalde ezberdinetan ekitaldiak antolatu dituzte; horietatik hiru, Tolosan.

Lehena, Hondakinen ingurukoa izango da, hilaren 18an, asteazkenean. Gipuzkoa Zero Zaborrek eskainiko du hitzaldia 19:00etan kultur etxean. Hurrengo egunean, autopista elektrikoaren inguruko bideo emanaldia eskainiko da, ordu eta leku berean. Hilaren 21erako, larunbaterako,  manifestazio burrunbatsua deitu dute, AHTaren aurka egiteko. 12:30ean Trianguloatik hasiko da.

Guztia salatzeko, berriz, otsailaren 4ean, 17:30ean, manifestazioa egingo dute,  Donostian.

 

Deialdiak

Hilak 18. Gipuzkoa Zero Zaborrek hitzaldia eskainiko du 19:00etan, kultur etxean.

Hilak 19. Autopista elektrikoa kezka iturri  bideo emanaldia 19:00etan, kultur etxean.

Hilak 21. AHTaren aurkako manifestazio burrunbatsua, 12:30ean abiatuko da Trianguloa plazatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!