Tolosako Musika Banda eta Udal Txistulari bandaren kontzertua izan da gaur eguerdian entzungai Musika Eskolan. Udal Txistulari Bandak ekin dio emanaldiari, ondoren Musika Bandak jarraitzeko. Eguberri abestiak eta polkak izan dira nagusi, eta jende ugari bertaratu da euren doinuez gozatzera. Hamaiketakoa ere jarri dute gerturatzen zen ororentzat.