Hirukide zoriondu du Kontseiluak adimen emozionala lantzeagatik

tolosa 2012ko urtarrilaren 2a

Tolosa Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak seigarren aldiz egin zuen pasa den hilean hezkuntza arloko jardunaldia. Aurtengoan Hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean goiburupean egin zuten jardunaldia. Bertan, alde batetik zenbait ideia garatu zituzten, eta bestetik, esperientzia praktikoa ere izan zuten. Azken atal honetan, Tolosako Hirukide ikastetxeak parte hartu zuen, Lakuntzako ikastetxe publikoarekin, eta Hendaiako ikastolarekin batera. Esperinetzia praktikoari dagokionez, Hirukidekoak zorionduak izan ziren ekimen asko eta sekuenziatuak izateagatik, adimen emozionalean lantzeagatik, baita oinarri sendoko eta ikastetxeko estamentu guztiak biltzen dituen Hizkuntza plangintza osatua izan eta martxan dugulako, emaitza gero eta hobeak lortuaz. Ondorioak Horiek horrela, bilkuran, besteak beste, Paul Bilbao eta han bildutako adituek 0-3 urte adin artean haurrak hizkuntzaz jabetzen hasten direla azaldu zuten. Honen ondorioz, «erraztasun handiagoarekin bereganatzen dute euskara etxeko hizkuntza ez den kasuetan ere», esan zuen. Adin horretatik aurrera, beste hainbat mekanismok eta alde psikologikok parte hartzen dutela aipatu zuen, batez ere ikaskuntzaz eskuratzen den hizkuntzaren irakaskuntzan. Adinean zenbat eta aurrerago hasi euskara irakasten, orduan eta konplexuagoa izango zaio hizkuntza bereganatzea haurrari. Horra hor, 0-3 urteko haurren euskalduntzea hain indartsu azpimarratzako arrazoia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!