Kirikiño aisialdi taldeak 25 urte bete ditu. Urteurren hori ospatzeko Tolosaldeko hamar urtetik beherako neska-mutil guztientzako festa antolatu du. Urtarrilaren 4an izango da festa, San Frantzisko ibiltokiko egoitzan, 16:00etatik 20:00etara. Puzgarriak, jolasak, zozketak eta abar izango dira. Kirikiño hamar urtetik aurrerako haur eta gazteekin ibiltzen da eta oraingoan hamar urtetik beherakoentzako antolatu du festa.