Janari bilketa «bikaina»

tolosa 2011ko abenduaren 27a

Beste urte batez, Hirukide ikastetxean Eguberri aurreko bi asteetan janari bilketa egiten aritu dira. Eskolan bertan nahiz Tolosako supermerkatuetan burutu dute ekimena, eta emaitza «bikaina» izan dela adierazi dute arduradunek. Horregatik, Hirukidek parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie. «Zuei esker  laguntza paregabea eskaini diegu Caritas elkarteari eta Abegi aterpetxeari. Mila esker, une zail hauetan, tolosarrok elkartasuna erakusteagatik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!