WTA zerrendan 170. postuan sailkatu da Lara Arruabarrena tenis jokalaria

tolosa 2011ko abenduaren 26a

Lara Arruabarrenak bukatu berri du tenis denboraldia, eta WTA zerrendan 170. postuan sailkatzea lortu du. Tolosar tenis jokalariak 100 onenen artean sailkatzea jarri dio helburu bere buruari, datorren urteari begira.

Hain zuzen ere, urtarrilaren 4an hartuko du Melbournerako hegazkina, 13an denboraldiari ekiteko. Australian izan eta gero, Latinoamerikan jarraituko du bidea. Calin, Bogotan, Monterreyn eta Acapulcon lehiatuko da. 19 urteko gazteak dioenez, «ahalik eta WTA txapelketa gehien jokatzea da xedea, puntuak batzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!