Tolosako Udalak jakinarazi duenez, «azken egunotan herrian entzuten diren leherketak AHTren eraikuntzaren ondorio dira». Leherketa horiek goizean eta gauean entzun ohi dira eta Urkizu aldean burutzen ari diren tuneleko lanek eragindakoak dira. Leherketak «herritarrongan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten» saiatzen ari da Tolosako Udala, eraikuntza enpresekin ordutegiak adostu nahian. Edonola, «herritarrak une oro informaturik edukitzeko konpromisoa berretsi» nahi du udalak, bere eskumenetik kanpo dauden eraikuntza lanak izan arren.