Tolosako Orfeoiak urtero bezala, Eguberrietako Kontzertua eskainiko du abenduaren 17an, larunbatean herrian bertan. 20:30ean izango da Leidor Antzokian.
Tolosako Orfeoiak lehenbiziko zatian, Mozarten Koronazio Meza interpretatuko du, eta ondoren, Tolosako Eskolaniarekin batera Gabon Kantak abestuko dituzte. Ignacio Ruiz de Alegria izango da zuzendari lanetan.
Iruñeko Concerto orkestrarekin batera jardungo dute, eta bertan parte hartuko dute Elena Sancho sopranoak, Iker Casares tenoreak, Marife Nogales kontraltoak eta Jose Bernardo Alvarez baxuak.
Sarrerak salgai jarri dituzte, eta eskuratu nahi duenak bide bat baino gehiago ditu: Tolosako Orfeoi zaleen bidez, Leidor Antzokiko leihatilan bertan edota Tolosako Orfeoiak Nafarroa Etorbidean duen egoitzan eros daitezke. Sarreraren prezioa 12 eurokoa da, eta ez daude zenbatuta. Bazkideek sarrera bana doan izango dute.