"Euskal presoak eta iheslariak etxera" eskatuz Lab sindikatuak elkarretaratzea egin du Trianguloan

tolosa 2011ko abenduaren 12a

 

Lab sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Tolosako Trianguloa plazan. "Euskal preso eta iheslari politikoak etxera" leloan duen pankartaren atzean egon dira.

"Euskal preso politikoen kontra erabiltzen den espetxe politika tristeki aski ezaguna da" eta "urratsik premiazkoena, espetxe politika behingoz aldatzea daukagu momentu honetan", aldarrikatu dute.

Honekin batera, "sakabanaketa politikarekin amaituta, euskal preso politiko guztiak Euskal Herrian egon behar dira", eskatu dute.

Euskal Herriko gehiengo zabalaren aldarrikapena dela diote, eta lantegiak ere aldarrikapen horren bozgorailu bihurtu nahi dituzte. Era berean, urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziorako deia luzatu dute, "Espetxeak husteko, Bilboko kaleak bete behar ditugu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!