Tolosako Orfeoiak Eguberrietako kontzertua eskainiko du hilaren 17an, 20:30ean, Leidor antzokian. Tolosako Orfeoiak lehenbiziko zatian Mozart-en Koronazio Meza interpretatuko du eta ondoren Tolosako Eskolaniarekin batera gabon kantak eskainiko ditu. Ignacio Ruiz de Alegriaren zuzendaritzapean, Iruñeko Concerto orkestrarekin batera jardungo dute. Sarrerak orfeoizaleen bidez, Leidor antzokiaren leihatilan edota Orfeoiak Nafarroa etorbidean duen egoitzan eskura daitezke. Sarreraren prezioa 12 euroko da. Bazkideek doan izango dute.