100 lagunekin handituko da Usabal kiroldegiko bazkide zerrenda

tolosa 2011ko abenduaren 7a

Tolosako udal gobernuak Usabal kiroldegiko bazkide zerrenda 100 lagun berrirekin handitzea erabaki du, aho batez, Tolosa Lantzen-en bileran gaia aztertu eta gero. Erabakia justifikatzen duten arrazoi nagusiak aipatzerakoan, erabilpen neurketek egungo instalazioetan kopuru hori hartzeko arazorik ez dagoela erakusten dutela adierazi du udal gobernuak. Gainera, udalak «irtenbide bat eman nahi dio itxaron zerrendetan aspaldi honetan eman den blokeoari». Aldi berean, itxaron zerrenda horren gaurkotasuna aztertu nahi du udalak.

Erabakia hartzerakoan, udal gobernuak «oso kontuan» izan du Berazubiren birmoldaketa, «epe laburrera hasiko dena». Berritze horrek «zerbitzuen eskaintza zabaltzea ahalbideratuko du eta zerbitzu osagarriak eskainiko ditu». Edozein kasutan, udalak bazkide kopuru berri horren eraginaren jarraipena egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!