Fronton Kafetegian Mintzodromoa egitasmoa burutu da. Bertan, guztira 9 talde osatu dira Galtzaundik antolatuta. 36 pertsona ordubetez eta kafe bat hartuz, euskaraz hitz egiteko gunea izan dute. Euskara hutsean, euskararekin lotutako hiru gai ezberdin landu dira: euskararen erabilpena, kultura eta sustapena. Tartean, mintzalaguna egitasmoko partaideek dinamizatzaile lanetan herriko aurpegi ezagunak izan dituzte: Josu Iztueta, bidaiaria; Kike Amonarriz, aurkezlea; Iñaki Irazabalbeitia, Tolosako Udaleko Hizkuntza politika eta Hezkuntza saileko zinegotzia edota Mikel Uzkudun, Aitzol Udal Euskaltegiko zuzendaria, besteak beste. Aurkezle lanetan Jon Miranda, Txolarre irratiko esataria aritu da.
Talde bakoitza lau pertsonek osatu dute, eta talde bakoitzeko taldekideak 15 minuturen buruan aldatu dira, gai bakoitza pertsona ezberdinekin lantzeko aukera eskainiz.