Euskararen Nazioarteko Egunari hasiera eman diote Tolosako hiru ikastetxeetako ikasleek, Beotibar frontoian egin duten mosaikoarekin, "Euskaraz bizi nahi dugu!" mezua plazaratuz. Arratsaldean, Galtzaundi elkarteak antolatuta ere, Mintzodromoa egingo dute Fronton kafetegian, herritarren parte hartzearekin. 16:30etik 17:30era elkartuko dira bertan. Izena eman daiteke oraindik, Galtzaundiren egoitzara deituz edo Fronton kafetegira azalduz.