Alkoholiko Anonimoen Uzturre taldeak bilera irekia egingo du datorren asteartean, hilak 29, Tolosako Corpus Christi parrokiko lokaletan. 20:00etan izango da bilera eta bertan alkoholaren eta bere ondorioen kalteak eta errekuperazioaren inguruan hitz egingo dute. Bilerara alkoholak kalteturikoak eta euren senideak gonbidatzen dituzte, eta baita argibide gehiago nahi dutenei ere.