Samaniego ikastetxean, pedagogi tailerraren bigarren saioa

Ataria 2011ko azaroaren 24a

Tolosako Samaniego ikastetxean, Erantzukizuna sustatuz seme-alabengan pedagogi tailerra dela eta, hilaren 28an bigarren hitzaldia eskainiko da Haur Hezkuntzako eraikinean, 17:30ean. Familia, irakasle, hezitzaile zein begiraleentzat zuzendua dago eta bertan autoestimua, ardurak, etxerako lanak, harremanak... landuko dira. Hirugarren hitzordua abenduaren 12an izango da. Ana Elosegi Uranga psikologo sistemikoak gidatzen du tailerra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!