Xexili Deunaren bezperan musika eskolako ikasleak aritu ziren kaleak alaitzen, eta egunean bertan, asteartean, musika bandaren txanda izan zen. Egunean zehar euria egin bazuen ere, musikariak kalera ateratzean atertu zuen pixka bat eta hainbat saio eman ahal izan zituzten Alde Zaharreko txokoetan.